Leioako udala

Gauza potoloa prestatzen ari gara…

Gauza potoloa prestatzen ari gara…

…Eta datorren guztia Herriguneren webgunean nola kontatu ez genekienez oso ondo nola egin, blog berri hau ireki dugu informazio guztia biltzeko, asko denez, baita izen emateko orriak e.a.

…Eta zera da: Leioako Hezkuntza Komunitateak (geu danok garen hori) urrats handi bat emago duela aurkezpen publiko bat eginez gizartearen aurrean, munduaren aurrean.

TOPAKETA: HERRIGUNE LEIOA HEZKUNTZA KOMUNITATEAREN AURKEZPEN JAIA izena dauka.
Maiatzaren 2tik 8ra bitartean ospatuko dugu, eta egun horietarako hainbat jarduera prestatzen ari gara.
Guztietan parte hartzera gonbidatuta zaude, eta denetarikoak daude, zure neurriko bat baino gehiago seguru!

Aurretiko informazioaz gain, TOPAKETAn sortzen diren material guztiak blog honetan eskuragarri izango dituzu gerora.
ONGIETORRIAK TOPAKETARA!!!

Comparte:
Facebook Twitter Plusone Linkedin Email

Deja un comentario