Leioako udala

Leioako pintxoa irakalea

Irakale honek hainbat kontu polit sortu ditu; ohiko bilakatzen ari da hain ohiko ez dena: belaunaldi ezberdinetako hainbat sukaldari elkartzen ditu talde-lanean erronka komun bati aurre egiteko: Leioako Pintxoa asmatzea.
Duela urtebete justu, Diego Leioako ostalaria, Abraham sukaldaria, Ostalaritza Eskolako Oier irakaslea eta Javier eta Asier ikasleak elkartu ziren hainbat sesio egiteko. Hasteko, Leioako Pintxoak izango dituen oinarriak eta osagaiak izan zituzten hizpide. Leioa definitu dezaketen irudi, kolore edota osagaiak eztabaidatu eta erabakitzea izan zuten erronka. Esperimentazioari ekin zioten gero, eta partekatzeari, noski. Hala, espazio publiko batean sukaldaritza-esperimentazio eta dastatze mahai bat osatu zuten. Jendaurrean, 5 sukaldariak aurreko bilera batean adostutako osagaiekin ikertzeari eta esperimentatzeari ekin zioten: ogi ezberdinak, antxoak, berakatz frijitua, piper berdea, perrexila, patata frijitua eta patata purea, oliba olioa, tipula eta porru frijituak… eta txakolin-gelatina, osagai berritzaile bezala.
Orain berriro elkartu dira hasitakoari amaiera bat emateko asmoz. Maiatzaren 5ean, domeka, 10:00etatik aurrera Stoan izango dira ikasitakoa partekatu eta eraikitakoa dastatzeko aukera eskainiz: Leioako Pintxoa!