Leioako udala

Leioaztarrek zer diote?

Leioaztarrek zer diote?

 

LEIOAZTARREK ZER DIOTE?

(Aldizkarirako egindako elkarrizketak, moztu gabeko bertsioan)

1:

HERRIGUNE PROIEKTUAN ZUK IZANDAKO PARTE HARTZEARI BURUZ, ZER NABARMENDUKO ZENUKE?

¿QUÉ DESTACAS DE TU PARTICIPACIÓN EN EL PROYECTO HERRIGUNE?

 

2:

ZER EGIN DEZAKEGU LEIOA HEZKUNTZA-KOMUNITATEA IZAN DADIN?

¿QUÉ PODEMOS HACER PARA QUE LEIOA SEA COMUNIDAD EDUCATIVA O CIUDAD DEL APRENDIZAJE?

 

MONIKE GEZURAGA AMUNDARAIN: Leioako Irakasle eta Gizarte Hezitzaileen Unibertsitate Eskolako irakaslea.

1: Duela hilabete batzuk ikasleei, Leioa mailan, Ikasketa Zerbitzuaren metodologia medio zela, Herrigune proiektuarekin kolaborazio bat egitea proposatu genien, nik uste dut prozesua guztiontzako aberasgarria izaten ari dela, ikasleak herri batek eman ditzakeen heziketa aukerak deskubritzen ari dira (herritarren jakinduria konpartituz, prozesu parte hartzaileak martxan jarriz…), garatzen diren proiektuetan parte hartzeko aukera izaten ari dira…; bestaldetik, Solasguneko kide eta nire artean izaten ari garen koordinazioen bitartez ere asko ikasten ari garela uste dut.

Leioako Campusa, kasu honetan, Gizarte Hezkuntzako graduko ikasleak eta irakasleak Herriguneko parte ere bai.

2: Duela gutxi hasi naiz Leioan ildo honetan egiten ari dena sakontasun gehiagoz ezagutzen, orokorrean oso ekimen eraginkorrak proposatzen ari direla uste dut, etorkizunari begira hauen jarraipen eta zabalkundea baimentzeko, besteak beste, kontuan izango nituzkeen elementuak:

-      herritarren beharrak eta interesak> haiei hitza eman.

-      herritar bakoitzak zer dakien eta zer nolako ekarpen egiteko prest dagoen horren ezagupena.

-      Etengabeko hezkuntzaren kontzeptua landu eta herritarren artean garapen nahikoa izan dezan baliabideak eskaini.

-      proposatzen ditugun prozesuetan inklusibitatearen lanketa, klabe anitz kontuan izanik: adina, jatorria, hizkuntza, aniztasun funtzionala, familia – eredu ezberdinak…

-      herritarren jabekuntza pertsonala eta kolektiboa garatzeko erremintak eman: hausnarketarako espazio eta uneak zabaltzen jarraitu, trebakuntzak eskaini…

-      EHUko campusa herrian bertan dugula aprobetxatuz bertan biltzen diren eragileekin sinergia eta kolaborazio gehiago sustatzea.

Eta garrantzitsuena nire ustez, guztiok ekarpena egiteko gai garela transmititzea, herriko jendea gure harrobia da.

 

YOLANDA SÁNCHEZ. Presidenta de la Asociación de Comerciantes de Leioa.

1: Yo creo que lo más importante de este proyecto, que se está llevando a cabo muy bien, es la colaboración que se está consiguiendo de todos, a nivel de comerciantes, de gente del pueblo… a todos los niveles. La participación por nuestra parte igual no es tanta como quisiéramos hacer, porque muchas veces no puedes ir a los eventos porque estás en el comercio o por muchas cosas, pero creo que sí que es importante que en la medida que podamos nos impliquemos en colaborar con todas las acciones que se proponen. Lo que más me gusta es que se está consiguiendo que la gente salga al pueblo, y empiece a ver el pueblo un poco como zona de reunión, zona de estar, zona de participar. Es lo que más me atrae. Pero creo que está siendo una labor de Solasgune, que los demás ponemos un granito de arena pero la montaña grande la están haciendo ellos, con mucho tiempo y mucho esfuerzo. Creo que lo están haciendo muy bien, de verdad. Y que va a tener su fruto, que ya lo está teniendo. Están consiguiendo algo que hace un tiempo era inviable.

2: Salir a la calle, sin lugar a dudas. Quitar un poco ese miedo que tenemos a relacionarnos con el resto de la gente. No sé si es miedo o es que estamos metidos en un mundo de rutinas en el que a veces nos olvidamos de lo que es la relación humana entre la gente. Para conseguir una Ciudad del Aprendizaje la gente tiene que salir a la calle y abrirse. Es la única forma en que yo puedo aportar lo que sé, tú puedes aportar lo que sabes, se pueden contrastar ideas… Es importantísimo hacer vida en la calle, y es lo que Solasgune está intentando… y está consiguiendo.

 

ARITZ SESUMAGA. Ekotaldea eta ikaslea.

1: Nire partehartzetik nabarmenduko nukeena da pertsonen arteko erlazioa, Ekotaldeok herrirako gauzak egin ditugu baina gero azkenean guretzat ikasteko era bat izan da, ikasteko era informal bat, normalean ez gaudena ohituta, eta gauza asko ikasten dituzu, normalean baliabiderik izaten ez dituzunak. Pertsona gisa herriaren parte sentitzen zara, edo konturatzen zara badaukazula hor lekutxo bat edo zatitxo bat zuretzat eta zure iritzia kontuan hartzen dela. Gazte talde baten iritziak kontuan hartuta izatea ez da normalean herrietan gertatzen. Jendea ezagutzea eta talde on bat ezagutzea ere ekarri dit.

2: Jendeak ez daki oso ondo zer den, badaki zeozer dagoela baina ez du oso ondo ezagutzen, igual jendea gehiago informatu beharko litzateke, egiten da, baina asmatu beharko litzateke modu bat jendea informatzeko. Kale Ekintza gehiago egiten, adibidez, egiten dira baina nik gehiago egingo nituzke, eta hori egitean aprobetxatu proiektua zabaltzeko. Herriguneko jende guztiak ahalegina egin beharko genuke jende gehiagori azaltzeko.

 

SUSANA GONZÁLEZ. Edil del PSE-EE.

1: Herrigune como un proyecto educativo que sale del ámbito escolar es una apuesta por una EDUCACION en mayúsculas. Una educación que transmite valores y que apuesta por la participación ciudadana en igualdad. En ese sentido me enorgullece que desde el ámbito político hagamos apuestas por proyectos que ponen a las personas en el centro de atención.

2: Leioa es una ciudad educadora. Contamos con inmensidad de centros escolares, públicos y concertados, con la escuela de Hostelería y con nuestra Universidad. Pero tenemos que seguir trabajando en valores educativos fuera de los edificios escolares.

La apuesta por valores de cuidado a la comunidad, de cuidado a cada uno de nosotros, por valores de solidaridad y respeto es un camino hacia una comunidad educativa.

 

RAMON. Trabajador de comercio.

1: De Herrigune me gusta mucho la ilusión con la que se hace, que la gente ponga voluntad en hacer algo en lo que cree. De mi participación destaco la propia participación: viendo que la gente no se estira mucho, el hecho de participar es una buena cosa. Lo que destaco es que quiero participar y de hecho participo en mi medida.

2: Partiendo de la base de que el aprendizaje es una de las cosas con las que el hombre nace, y se materializa inicialmente en conductas de imitación, pues sería poner por parte de las instituciones y de las personas que aquí vivimos para que ese ejemplo sirva de aprendizaje para otros. Y en el tema de la transmisión de conocimientos, hacer Topagunes donde la gente pueda acudir simplemente con el hecho de querer aprender y enseñar. Todo el mundo puede enseñar cosas y a la vez aprender: podemos hacer un bucle en el que la gente en determinados espacios se escuche -que es lo principal para aprender- y de ese escuchar y hablar, hablar y escuchar, imitar y enseñar… pues aprender.

Desde una idea más estructural, como base para futuras actuaciones, yo implicaría y trataría de persuadir a distintos agentes culturales del pueblo para entre todos sacar ideas destinadas a lo que tratamos de realizar el proyecto Herrigune. La aportación de todas y todos hará que el proyecto sea mejor. También contando con los barrios, y no solo con la zona del centro, que los barrios también aporten, y la única manera es llegar a los grupos que allí trabajan de manera organizada.

 

ARKAITZ FULLAONDO. Bilduko zinegotzia.

1: Proiektu interesgarria eta positiboa dela deritzot. Parte hartu dugunok argi ikusi dugu herritar, elkarte eta udalaren artean eztabaida ematen denean, ideia eta proiektu oso interesgarriak atera daitezkeela. Beraz, parte-hartzeak duen garrantzia nabarmenduko nuke. Esperientzia hau, gure herriko beste arlo batzuetara eramatea izango oso interesgarria izango litzateke, herritarrek eta elkarteek asko baitute esateko eta.

2: Komunitate bat izateko, lehenago herri bat izan behar dugu. Hau da, Leioak bere herri izaera indartu behar du. Eta hau nola egin? Parte hartzearen bitartez. Beraz, herritarren eta elkarteen artean sareak antolatzea eta benetan protagonistak izatea beharrezko ikusten dut. Sare hori hezkuntza komunitatearen oinarri izango litzateke eta bere dinamismo propioa izango luke. Leioan badira ekimen desberdinak horretan dabiltzatenak, beraz beraiekin elkarlanean, sare hori sortu eta indartzera animatzen zaituztet.

 

TERE HERAS. Trabajadora en Donibane.

1: Yo destaco la implicación de todas las personas, sean de la edad que sean, me parece fantástica, podernos escuchar entre todos, que a veces no lo hacemos yo no sé por qué, me imagino que por miedo. Por ejemplo cuando estuvimos haciendo ganchillo en la plaza Pinotxo me pareció fantástico que chavales, chicos, venían, se acercaban, y luego venía la madre y decía “Ay, pero esto a mí… si sabes que yo sé hacer, por que no me has…” “porque contigo me da vergüenza”, porque son chicos. Ese tipo de cosas me gustan bastante, y que los chavales se acerquen a las personas mayores que hacen manualidades y que aprendan de ellas me parece fantástico. Porque si no, no nos involucramos, hacemos corrillos: los mayores están aquí, los medio mayores, aquí, los jóvenes aquí y los niños allá, no hacemos lo que es mezclarnos todos.

2: Tenemos que hacer la calle nuestra. Antes la calle era nuestra. Estábamos gente de todas las edades todos juntos. Eso habría que recuperarlo. Aprender entre todos. No nos hacemos con la calle, están los espacios muy segregados por edades, y eso me parece muy triste. En mi barrio hay un campo de fútbol en el que un cartel pone clarito quién no puede entrar, entonces si un niño quiere jugar con su padre no puede porque es mayor de 16 años. Hay muchas limitaciones absurdas de este tipo. Leioa me parece un sitio super habitable, con unos parques fantásticos que no usamos y estamos segregados, y nos autosegregamos. Nos cuesta mucho tomar iniciativas, pero nos cuesta porque ya no tenemos espacios comunes. Deberíamos aprender a convivir, hay poca tolerancia en ese sentido, hay franjas de edades de jóvenes que como que molestan mucho, y a mí son los que más me preocupan, porque son los que luego hacen esa segregación.

 

XABIER OLABARRIETA. Alderdi Popularraren Zinegotzia.

1: Alderdi Popularretik beti gure babes osoa eman diogu Herrigune Proiektuari, aktibitate desberdinak planteatu diren bakoitzean. Gure ustez, oso garrantzitsua izaten da hezkuntzarekin erlazionatutako esfortsuak ikastetxeetatik kanpo ere garatzea; alde horretatik, Leioan Herrigune bezalako Proiektu bat izatea albiste ona da.

2: Gure herrian hainbat ikastetxe daude kokatuta, hezkuntza-maila desberdinetako ikastetxeak gainera. Beraz, Leioa hezkuntza komunitate bezala garatzeko gure ustez oso garrantzitsua izan daiteke Ikastetxe guzti horien irakasle eta ikasleen ekarpenak  kontuan hartzea.

 

JOXE BELMONTE. Udal teknikaria.

1: Alde batetik ekimen garrantzitsua da probokatzen duen herritarren partaidetzagatik, eta beste alde batetik ezagutzen elkar trukaketagatik. Bi elementu horiek nabarmenduko nituzke Herrigune ekimenaren barruan.

2: Lehenengo gauza da hezkuntza ez dela murrizten arauzko hezkuntzara, hau da, hezkuntza etengabe garatzen den prozesua da. Bizitza osoan zehar ikasten jarraitzen dugu, orduan iraunkortasuna esango nuke dela hezkuntza komunitatearen lehenengo ezaugarria. Ezagutzak jasotzeko bi modu daude: bata, modu tradizional edo bertikalean dakienak ez dakienari irakasten dio; bestea da Irakalek proposatzen duena: ezagutzen transmisio horizontala nolabait, hau da, pertsona ezberdinen artean konpartitzen da ezagutza: zuk dakizuna kontatzen didazu niri, nik ere nere aportazioak egiten ditut, alderantziz be bai, matizazioak… ezagutzen eraikuntza bat dago. Bi eskaintza horiek egon behar dira jendeak ikasten jarrai dezan.

 

ABRAHAM CAMINERO. Marino y cocinero jubilado.

1: Muy contento de participar en estas cuestiones. Contento y orgulloso de estar con Herrigune y conocer gente nueva. Me gustó los compañeros que tuve en el proceso del Pintxo de Leioa. Aprende uno bastante con ellos de cocina, porque hoy en día cada día salen cosas nuevas, y aunque uno es mayor pues va aprendiendo siempre alguna cosita. Nunca es tarde para aprender cosas.

2: Se podría hacer un sitio con espacio que la gente pueda juntarse, y allí… poder por ejemplo explicarle a la gente bastantes cosas: en nuestro caso ingredientes que lleve el pintxo… y bastantes cositas de esas… Como ciudadanos podemos inventar cosas para el pueblo de Leioa y hacer todo lo que se pueda para que Leioa esté todo lo alto que sea posible

 

JON LAZKANO. Kultura, Hezkuntza eta Euskera Zinegotzia.

1: Zenbait ekintzetan parte hartu dut aktiboki eta nire sentsazioak oso onak izan dira. EHUko Arboretum, Leioako pintxoaren irakalea, azoka, gabonetako euskal ohituren inguruko irakalean eta beste zenbaitetan egonda nago. Esperientzia guztietan bai edadez, bai pentsakeraz pertsona anitzekin topo egin dugu eta argi dago aniztasunak taldea aberastu egiten duela. Konturatu naiz leioaztarren komunitatea egiteko esperientziak atseginak direla. Arboretum-eko zuhaitzei begira, nahiz Leioako pintxoa sortzeko prozesuan, bazeuden lagunak elkarrengandik ikasteko irrikarekin eta gainera bakoitzak bazeukan zer irakatsia.

2: Tenemos que crear las condiciones que hagan posible que grupos concretos y de mucha diversidad, se encuentren e interactuen. Interactuar, generando conocimiento y experiencias positivas,  va a mejorar nuestra identificación con Leioa como comunidad. Estos entornos de aprendizaje tienen que ser abiertos y de mucha diversidad en los participantes. La calle, espacio de socialización, es inmejorable. Leioa tiene calles bonitas. Tenemos que invitar al encuentro de personas que formen pequeños grupos, poco a poco, intercambiando experiencias y disfrutando. Disfrutar pensando juntos y participar. Participar es generar experiencias donde comunicamos y en definitiva, tenemos un propósito común. Este puede ser el camino.

 

DIEGO ZABALA. Hostelero de Leioa.

1: Lo que más me gustó de mi colaboración con Herrigune fue el trabajo en equipo, las reuniones previas a la preparación. El día de la presentación el tiempo no acompañó y eso hizo que el proyecto quedara un poco cojo en ese aspecto de transmisión al pueblo de lo que habíamos hecho.

2: Debería haber espacios abiertos reales de transmisión de conocimientos, donde la gente se reúna abiertamente para comentar temas de interés común. Pero que se vea, que haya… que se vea.

 

HAIZEA HORMAETXEA. Leioako dantzaria.

1: Oso aberasgarria iruditu zitzaidan, ez bakarrik niretzat baizik eta komunitatearentzat. Ni euskal dantza ikastaro bat emoten aritu nintzen eta gero hortik Ikasmob bat atera zan, eta lortu genuen adin eta interes desberdinetako jendea biltzea eta denon artean zerbait ateratzea. Denok aberastu ginen elkarrengandik: dantzariak, abeslariak, musikariak, teknikariak… eta batez ere azpimarratuko nuke ere sare bat sortu zela gure artean: jende asko ezagutzen duzu, eta ez dakizu noiz edo zertarako baina momenturen batean pertsona horrengandik zerbait behar izan ahal duzu eta hor daudela dakizu. Oso polita iruditu zitzaidan ere kalean egitearena. Zerbait ikastera zentru batera sartu behar bazara, hau dela bestea dela askotan ez zoaz, eta zure nahi edo interes hori ez duzu inoiz asetzen. Kalean eginez askoz jende gehiago erakartzen duela uste dut.

2: Leioan akats erraldoia dugu: komunikazioa. Informazioa ez da transmititzen, ez gara gure artean komunikatzen, eta Leioa bihurtu da lotarako herria. Ez dugu bizitzarik egiten herrian. Herrian ekintza asko egiten dira eta bilatu behar da informazioa helarazteko modua. Herrigunek egiten duena, eta planteatzen duena “ikasketa kalean dago” oso interesgarria iruditzen zait. Baita adin ezberdinen arteko nahasketa hori, oso interesgarria da. Zer egin dezakegu? Kalera atera, eta lotsa alde batera utzi, eta jakin denok garela gai edozer gauza ikasteko. Eta zer irakatsi ez badakigu, orduan ikasi, eta ikasitakoa beste bati irakatsi, pilota pasa. Bidean harremanak egiten dira, eta ezagutzaren pilota hori handiagoa egiten da. Bakoitzak dakien apur batekin, azkenean aberastu.

 

ISABEL GARCÍA. Concejala de Bienestar Social.

1: De las muchas experiencias comunitarias de Herrigune en las que participado, destacaría la ilusión de ver el ímpetu de la colectividad y la riqueza del trabajo con múltiples personas y también con diferentes áreas del propio ayuntamiento. A mi juicio, es una seña de identidad de nuestro municipio donde confluyen la creatividad, la convivencia, la diversidad o la reivindicación de los espacios con marcado carácter de participación.

2: Enfatizar la idea de que toda persona es un caudal de vivencias y ese saber compartido es el aprendizaje comunitario. Esa red de personas que sabe y aprende crea buena salud social. Conseguir que las personas de Leioa vean que toda esta red de relaciones es la base de la cohesión y solidaridad. Una comunidad educativa como comunidad viva.

 

LURDES ORMAZA. Txomin Aresti ikastetxeko zuzendaria.

1: Niri “Irakale” programa asko gustatzen zait, esperientziak partekatzeko aukera ematen digulako. Eta honek badu bere eragina nire lan esparruan, eskola munduan, berriztatze, gaitasunen garapen eta praktiken hobekuntzara bultzatzen gaituelako.

2: Nik uste oraindik hasi baino ez garela egin. Leioako bizatanle eta erakuneek harremanatzeko aukera eta gune gehiago ditugu azken urte hauetan, baina nik zalantza daukat denok norabide berdinarantza joan nahi dugun. Leioa Hezkuntza Komunitatea izaten laguntzeko eskolek ere badugu erronkarik, beste erkidego eta nazio batzuetan hezkuntza munduan egiten diren esperientziak ezagutu eta Leioan partekatuz.

 

DANEL, ÁFRICA, LEIRE, URKO, MIREN, NEREA, CLAUDIA, ADRIAN, EKAITZ, ANE. Miembros del equipo del Consejo de la Infancia 2012/13.

1: Nos gusta el trabajo en grupo, y nos lo pasamos muy bien. / Nos gusta que el alcalde nos tenga en cuenta. / Conocer a gente de otros colegios también nos gusta. / Lo que haces aquí te viene bien también a ti. / Y así ayudamos al pueblo también.

2: Haciendo cosas en grupo, como hacemos también aquí en el Umeen Kontseilua, también en la familia, haciendo cosas en grupo podemos aprender de los demás, con amigos también, podemos aprender de todo. / Echamos un falta sitios donde puedan estar muchas familias. / Más parques, o más sitios públicos. / Centros para hacer actividades.

 

MARI CARMEN URBIETA. Alcaldesa de Leioa.

1: Lo que más valoro de este proyecto es que representa el claro ejemplo de la participación social, sin tener en cuenta condición social, empleo, edad ni gustos. Es un proyecto de comunidad, de aprendizaje e intercambio, que nos enriquece muchísimo como personas, y a su vez enriquece a Leioa. Estoy muy orgullosa de contar con este proyecto en nuestro municipio y de participar de manera activa en él.

2: Creo que vamos en el camino correcto para convertir a Leioa en Comunidad de Educativa. Seguir con actividades como los irakales y participar en ellos nos hará ver la importancia de ‘compartir’ en nuestra sociedad; compartir los espacios públicos, las actividades y las celebraciones, pero compartir también los problemas para, entre todos, conseguir mejores resultados.

 

Comparte:
Facebook Twitter Plusone Linkedin Email

Deja un comentario