Leioako udala

TOPAKETA HASTERA DOA: INNOVACIÓN EDUCATIVA

TOPAKETA HASTERA DOA: INNOVACIÓN EDUCATIVA

TOPAKETA HASTERA DOA: LEIOAKO HEZKUNTZA KOMUNITATEAREN AURKEZPEN JAIA

Bihar maiatzak 2 osteguna Herrigune Leioa Hezkuntza Komunitatearen Aurkezpen Jaiaren barruan antolatutako jarduerak hasiko dira.

Herrigune Leioa partekatutako ikasketa esperientziak sustatzen dituen udal egitasmoa da, hamar urtetik gora martxan daramatzana. Ahalegin berezia egiten Herrigunen udal mailako ehun osatzen duten agente ezberdin guztiak harremanetan jartzeko.

Aldizkari honetan eta goian aipatutako webguneetan informazio zehatzago eta zabalagoa jaso ahal duzue:

http://issuu.com/herrigune/docs/topaketa

TOPAKETA honen barruan abiatuko den lehen jarduera EHUren Leioako Irakasleen Unibertsitate Eskolan ospatuko da, eta beste urrats bat izango da azken urteotan Herrigune sustatzen ari den kanpusa eta herriaren arteko hurbilketan:

HEZKUNTZA BERRIKUNTZAREN GAINEKO IRAKALEA

10:30etatik 13:00etara bitartean IRAKALE honen barruan bi hilabetetan zehar partekatu diren ezagutzen partekatze zabalago bat egingo da. Zenbait lantalde partekatze-ikasten aritu dira bi hilabete hauetan -udal baliabideekin- Leioako hainbat lekutan, eta orain ikasitakoa bertaratzen diren guztiekin partekatuko dute. Hauek dira lantaldeak:

-IKAS-KOMUNITATEAK -LITERATUR SOLASALDIAK Artaza eta Lamiakoko ikastetxeetako lantaldeen eskutik.

-HEZIKETA SORTZAILEKO MARGO TAILERRAren gainean Altzaga ikastolan izandako esperientzia.

-SCRATCH PROGRAMAZIO TAILERRA, Lauro Ikastolako Borja del Riorekin.

-BEHARGINTZAKO IKAS-KOMUNITATEAK. Ikas-Komunitaeen gaineko hitzaldi bat eta bi dinamika partekatuko dituzte: langileen hautaketari buruzkoa bata, eta lan-elkarrizketari buruzkoa bestea.

-Horrez gain, KOEDUKAZIO tailer bat egongo da bihar ordutegi berean, Alaitz Etxaniz gai horretan adituak eskainia.

Jarduera guzti hauek praktikoak eta partehartzaileak izango dira (eta doakoak), eta bertaratzen diren guztientzat zabalik izango dira.

Nabarmendu daitekeen beste kontu bat zera da: ikastetxeen kasuan, ikasle eta irakasleez gain, Gurasoen Elkarteko gurasoak ere unibertsitatera igoko dira, jarduera honetan beren seme-alabekin batera parte hartu nahi izan baitute.

Hitzordua 10:30etan da, Leioako EHUren Irakasleen Eskolako Hall-ean. Denok gonbidatuta zaudete!

Solasgune (94 402 97 80)

 **************

COMIENZA TOPAKETA: LA FIESTA DE PRESENTACIÓN DE LA COMUNIDAD EDUCATIVA DE LEIOA

 Mañana jueves 2 de mayo dan comienzo las actividades programadas como Presentación de Herrigune Leioa Comunidad Educativa.

Herrigune Leioa es un programa municipal que promueve las actividades de aprendizaje compartido y hace especial hincapié en poner en relación todos los diferentes agentes que integran el tejido del municipio.

La primera actividad en ponerse en marcha se realizará en la Escuela de Magisterio de la UPV en Leioa, y será un paso más en el acercamiento que Herrigune Leioa está promoviendo entre el campus y la ciudad de Leioa:

IRAKALE SOBRE INNOVACIÓN EDUCATIVA.

Entre las 10:30 y las 13:00 se hará una puesta en común de los conocimientos que se han venido compartiendo durante dos meses dentro de este IRAKALE, y utilizando recursos municipales, en diferentes puntos de Leioa y con diferentes temáticas:

-COMUNIDADES DE APRENDIZAJE -TERTULIAS LITERARIAS de los colegios de Artaza y Lamiako.

-TALLER DE EDUCACIÓN CREADORA (DE PINTURA) experiencia de Altzaga ikastola.

-TALLER DE PROGRAMACIÓN DE SCRATCH,  con Borja del Río de Lauro Ikastola.

-COMUNIDADES DE APRENDIZAJE DE BEHARGINTZA. Participarán con una charla sobre comunidades de aprendizaje y dos dinámicas sobre Selección de Personal y sobre Entrevista de Trabajo.

-Además, habrá un TALLER DE COEDUCACIÓN impartido por Alaitz Etxaniz, experta en la materia.

 

Todas estas actividades serán de carácter práctico y participativo (y gratuitas), además de abiertas para todas aquellas personas que se acerquen.

Cabe destacar también que en el caso de los colegios, subirán a la universidad además de alumnos y profesores de los mismos, un buen grupo de padres y madres de las AMPAs, que han querido participar en esta actividad junto a sus hijos.

La cita es a las 10:30h en el Hall de la Facultad de Magisterio de la UPV en Leioa. Quedan todos invitados.

info@herrigune.org

 

Comparte:
Facebook Twitter Plusone Linkedin Email

Deja un comentario